XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Obendari itsusiek ezin zikindu dute Zure edertasuna.

Aldegin dute Zugandik; biurtu bitez Zuregana

2. Iges begite Zugandik eziñegon eta biurriek.

Ezagun dituzu itzalartean ere.

Aien inguruan oro eder dira; beraiek itsusi.

Zer kalte egin dizute edo zertan kaxkartu dute Zure nagusigoa? zuzen eta guzirako baita, gaiñenetik barnereraiño.

Nora dagite iges, ordea, Zure aurpegitik iges egitean? edota, non ez dituzu arkitzen?

Egin zuten, bai, iges, ikusten dituzun Ori ez ikusi naiez, eta Zugan tupust egiteko, egin duzunik ez baituzu bere gisa uzten.

Zugan tupust begikete gaiztoek, biguin zeranagandik itzuriz; eta bearrik lirake iñarrausiak, Zure zuzenean tupust egin eta beuren latzean erori.

Ez dakite, ez, nonai zaudela, tokiak etzaitula mugatzen, Zu bakarrik zaitutela bertan Zugandik urrunduak ere.

Itzul bitez, beraz, eta billa zaitzate; Zu utzi zaituten bezala ez baitituzu beren gisa uzten.

Berek dute itzuli bear eta Zu billatu, beuren biotzean baitzauzkate, aitortzen zaitutenen biotzean, beuren buruak Zugan egozteko, ta, bide makurrak utziz, Zure altzoan negar egiteko.

Txukatzen diezu negarra Onbera orrek, eta negar egitenago dute malko atsegiñez, Zuk sendatzen eta pozarazten baitituzu, Iauna, Zuk.